anterior   aleatorio / random   autor / author   inicio / home   siguiente / next

KALATXORIAK

Beren maitasunak errepasatzeko,
hiriko kalatxoriak
arratsero biltzen dira estazio aurrean;

Beren memoria liburuan
sandalo lore batez seinalatzen da
zubien eta
lapur zahartuen orrialdea.

Eta on derizkiete
teilatu pitzatuei ere,
merkatu alboko hondakinei;

Baina beren ekilibrista bihotzek
zer maite dezakete
gehien gehien;
Zer,
egunen mudapen
amaiezina ezpada;
Zer,
egunen mudapen
infinitoa baino gehiago.

autógrafo

Bernardo Atxaga


Bernardo Atxaga

español Traducción de Bernardo Atxaga / Bernardo Atxagaren itzulpena
inglés Translation by Margaret Jull Costa

subir / top   poema aleatorio   siguiente / next   anterior / previous   aumentar tamaño letra / font size increase   reducir tamaño letra / font size decrease