anterior   aleatorio / random   autor / author   poema en español / poem in Spanish   siguiente / next

Lehenbiziko amodioa 1

I

Goizean mezatara
jaisten direnean
neskatxa aldeakoak
argituaz lirain
gonazpiko laburrak
eta trentza luzeak,
eta kanta(tu) eta kanta(tu)
txori eta kanpaiak
gozarazten dituzte ibar eta mendiak
Ai, Jainkoa, huraxen
penaren handia
sentitzen du nire
bihotz gixajoak
berrituaz oroitz
zeudenak ahaztuak

II

Haurtxo bat kasik nintzen,
eta goiz batean
kantatzen entzutean ene
txori eta kanpaiak
nire bihotz gaixoaren
barru-barruan
sortu zen lehendabiziko
maite txinparta
itzaltzen ez den halako
indartsu eta fina
ikusiaz jaitsi zen
arin elizara
neskatxa aldeakoak
lirain argituaz
gonazpiko laburrak
eta trentza luzeak

autógrafo

Antonio de Trueba
autógrafo
Mayo 1877. José Manterola itzulpena
Maria Ibarrola Leibarrek euskara estandarrerako hurbilketa


1 Aproximación a eusquera batúa del manuscrito del siglo XIX de José Manterola.


«El libro de la montaña» (1867)

manuscrito / manuscript Manuscrito de José Manterola
eusquera Transcripción literal con ortografía castellana del manuscrito original
español Jatorrizko bertsioa

subir / top   poema aleatorio   siguiente / next   anterior / previous   aumentar tamaño letra / font size increase   reducir tamaño letra / font size decrease